TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN

Ongi etorri nire Blogera!

lunes, 19 de mayo de 2008

BiDeOa

Ariñoko eskola:

Ohituratuta gaude teknologia berriak herri garatuekin lotzen, hau da, hiriko eskola pribatu edo aberatsekin. Baina bideo honetan ikus dezakegu herri baten baserri-eskolak eman duen aurrerakada.

Teruel herrian dagoen eskola da, baina ez da konbentzionala, ez du besteek erabiltzen duten sistema erabiltzen. Bertan teknologia berrien oinarria ematen da, ikasgela digitalekin. Ez daukate ez libururik ez koadernorik bakarrik ordenagailuen bidez ematen da hezkuntza. Ikasle bakoitzak ordenagailu bat dauka tablet batekin, honen bidez gaia jarraitzen dute eta ariketak egiten dituzte.

Irakasleek internetetik materiala aukeratzen dute, haien unitatea eta programazioa prestatuz. Hau edukita eta gero euskarri informatikoaren bidez ikasleei pasatzen die. Ematen de prozesua oso paradoxikoa izan daiteke, gainera lehendabiziko imajinarekin ohituren haustura eragiten duela pentsa dezakegu. Baina harantzago joaten bagara, ikusi ahal dugu, idazketa, irakurketa, oinarrizko faktoreak, ere ematen direla. Testuingurua bakarrik aldatzen da, idazketa tabletan egiten dute, baita hortik irakurri ere. Gainera, ikaslearen autonomia gehiago lantzen da. Puntu hau garrantzitsua da oso, badirudielako gero eta ume alferragoak eta erosoagoak sortzen ari gara.

Esan beharra dago, irakaslearen lana handiagoa dela, haiek eguneroko klaseak eta materialak bilatu eta prestatu behar dituzte eta. Baina ezin gara geratu ikasteko prozesu bakar batekin, horregatik probatzea, ikertzea ondo datorkigu. Horretarako irakasle guztien parte hartzea beharrezkoa da.

Baina abantaila anitzak eduki arren, bere desabantailak ere ikusten ditut. Metodo tradizionalen galketa ere emango litzateke. Berriztatzea oso gauza ona da baina beti gehiegizkeria ez pasatuz. Beste desabantaila izango litzateke, ikusmenare ahalmena galdu ahal dela. Hainbeste ordu emanda ordenagailuaren aurrean, txarra izango litzateke umearen ikusmenarako.

Hau guztia kontuan izanda, nire ustez, prozesuak berriztatzen jarraitu behar diogu beti betiko moduekin nahastuz.

No hay comentarios: