TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN

Ongi etorri nire Blogera!
Mostrando entradas con la etiqueta EGUNKARIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EGUNKARIA. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de mayo de 2008

SaIoA 08/05/22

Saio praktikoan:

Gaur bakarrik saio praktikoa izan dugu. Honetan gure power point zehazten egon gara, efektuak gehitzen baita soinua sartzen ere. Egi esanda nahiko ondo gabiltza lana egiten, denbora aldetik, gainera diapositiba guztiak ditugu eginda.

Gaur, adibidez, hiperbinkuluak zehazten ikasi ditut, hau da, imajinan klikatzean testua agertzea lortu dut.

Amaitzeko, esan beharra dago, gaur gure azken saioa izan dela, eta teknologia hobeto erabiltzen ikasi dudala, orain badakit detaileak zehazten eta egiten.

jueves, 15 de mayo de 2008

sAiOa 08/05/15

Saio teorikoan:

Gaurko saioa oso gogorra izan da. Klasea irakaslearekin eztabaida gogorra izan dugu eta.
Gaurkorako "Teknologia Berriak hezkuntza prozesuan txertatzen" gaia eman behar genuen, baina eztabaidaren ondorioz ezin izan dugu eman. Azkenean, lanak direla eta aurkezpena kentzea lortu dugu. Klasearen giroa oso larria izan da.
Bakarrik komentatu dugu komunikatzeko sistema berriak, bai gizartean bai komunikazio moduetan nola ematen diren. Harrigarria da eman den garapena .Kontuan izan behar dugu, eskola testuinguruan faktore batzuk garrantzitsuak direla, hain zuzen ere, ikerkuntza, administrazio eta irakaskuntza arloetan ematen direnak.

Oso argi daukat, irakasle eta ikasleen arteko harremanak ondo joateko, elkarrengan errespetua eman behar dela, eta hori klase guztietan islatu behar da.


Saio praktikoan:

Pasa den egunean egin genuen power pointarekin jarraitu dugu, soinua jarrita genuekanez, gaur denborak eta efektuak sartzen ikasi dugu. Nik horko zerbait menperatzen nuen baina ez nekiena zen efektuak elkartu ahal zenituztela. Gaur gure menperakuntza maila igo da. Amaitzeko, imaginak paketatzen ikasi dugu.

jueves, 8 de mayo de 2008

sAiOa 08/05/08

Saio praktikoan:

Gaurko saioak, laburra izanda ere, power pointari buruzko trikimailuak hobeto ezagutzeko balio izan digu.
Power point bat egin behar izan dugu, umeentzako material didaktikoa izango balitz bezala. Honen bidez, estekak ipintzen ikasi dugu, baita hiperbinkulua jartzen ere. Honez gain, soinua nola jartzen ikasi dugu, gure soinu propioa grabatuz.

Hau guztia gure lan praktikoari begira egin behar izan dugu, guk gure kabuz egitean erraz egin dezagun.



jueves, 24 de abril de 2008

sAiOa 08/04/24

Saio teorikoan:

Gaurko saioan, jarraitu dugu teknologia berriek hezkuntzan dituzten eraginak komentatzen. Honekin hasi baino lehen, bideo bat ikusi dugu, education yesterday and tomorrow, eta eztabaida galanta eduki dugu, irakasleen etorkizunari buruz.
Badirudi teknologia berriekin klasea emateko metodologia aldatzen ari dela, baina ez dakigu noraino abiatuko den garapen hori.

Geroago, ezaugarriei buruz hitz egin dugu, komunikatzeko zabalkuntza, informazio prozesatzeko bidea... Gaur egun, gure klaseetan, informazioa eman ez ezik, umeei informazio hori ezagutza bihurtzera lagundu ere egin behar dugu. Hau guztia, teknologia berriak aplikatuz, bloggen, wiki,-en bidez lor dezakegu.

Amaitzeko, ematen ari diren aldaketeei buruz hitz egin dugu, komunikatzeko modu berriak, ezagutza berreraikitzeko bide berriak, balore berriak... Badirudi ez garela konturatzen , baina hezkuntzaren munduak izugarrizko aldaketa eman du, bakarrik bidean fijatu behar!

Saio praktikoan:

Bideoa sartu dugu gure blogan baita klaseko bloggen helbideak ere, horretarako diseinuan sartu behar izan gara eta "lista de vĂ­nculos"etan euren helbideak jarri ditugu. Saio honek, gure bloga barrutik gehiago ezagutzeko balio izan digu, ezaugarriak barneratuz.
Geroago lan praktikoari buruz hitz egin dugu, zer eta nola izango den azalduz.

jueves, 17 de abril de 2008

sAiOa 08/04/17

Saio teorikoan:

Gaur, teknologia berriek hezkuntzan zelako eragina duten gaiari buruz eztabaidatu dugu.
Hauek izugarrizko eragina daukate, gainera gero eta nabarmenagoa da.

Klaseetan, noski, eragina hau ikusten ari da. Baina zer egin behar dugu irakasle moduan?
Klasean eman dugunez, irakaslearen papera/rola aldatzea eziznekoa da, guk irakasle moduan gure papera moldatu beharko dugu.
Honekin batera, eztabaidatu dugu, komunikazio ereduak bide berria hartu duela, espazio fisikoa zabalduz.

Esan dudanez, gaur egun, eragin anitz aurki ditzakegu: prozeduraren konfigurazio berria, gaitasun berrien sorrera, etengabeko formakuntzan egotea...

Saio praktikoan:

Gure bloga personalizatzen jarraitu dugu. Argazkia sartu dugu, eta web-ean dagoen erlojuen orria
, erlojutxo bat aukeratu dugu. Hau guztia egiteko, blogen konfigurazioan sartu behar izan gara, html/javaScript konfugurazioan sartuz, baita imaginen konfugurazioan ere.

jueves, 10 de abril de 2008

sAIoA 08/04/10

Saio teorikoan:
Web2.0 ri buruz hitz egin dugu, bere ezaugarriak eta helburuak aztertu ditugu.
Web 1.0 rekin konparatu dugu, aurretikoa zena. Biak erreminta bera izanik, garapen tekonologikoa eman dela ikus dezakegu.
Web 2.0 dinamikoagoa da.

Rss sistemari buruzko informazioa jaso dugu, sindikazioari buruz, apuntatzean talde bateko edo helbide horren partaidea bihurtzen garen, eta web desberdinei buruz hitz egin dugu:
Blog.idazteko
Flick:argazkiak jartzeko
Youtube: bideoak jartzeko


Saio praktikoan:

Bloga eman dugu, zer den, zer egin ahal den eta nola. Blog desberdinetan sartu ahal izan gara. Hauetan trasteatu eta blog bat sortu.

Blogan, hemendik aurrera, gure klaseko egunkaria idatziko dugu.