TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN

Ongi etorri nire Blogera!

miércoles, 28 de mayo de 2008

MaTeRiAl DiDaKtIkOa

Hona hemen gure lana:Espero dut gustoko izatea eta baliogarria. Lehenengo ziklorako prestatu dugu, materialei buruzkoa.




jueves, 22 de mayo de 2008

ArTiKuLuA

IKTen erabilpena eskoletan. Garapena

Pedagogiko estiloa ordenagailuen irakaskuntzarekin erlazionatu behar dugu, teknologiak ikuspuntu psikodidaktikoan aplikatuz.

Irakasleek berriztu behar dugu klaseetan, ordenagailuen praktika gehiago sartuz. Hauek ikaskuntzarako gaitasunen garapenean bideratuta egon behar dira.


Alfabetatze prozesua oso garrantzitsua da eta gizartea aurrera doan heinean, honetako prozesu anitz sortzen ari dira. Komunikatzeko modu desberdinak eta asko daude eta formazioa eman behar diegu komunikatzeko prozesuetan aurrera jarraitzeko.

Argi dago, teknologia berrien menperakuntza datorrela, bilaketa, analisia eta datuen komunikazioen gaitasunak jabetzen dituztenean. Hau da, kultura digitalaren alfabetizazio tresnak erabiltzen ikastea, software, gaitasunen garapena teknologien bidez ikastea suposatzen du.

Gaur egun, ordenagailuak badauzkagu ere, garrantzitsuena ikasleei hauek erabiltzeko gaitasunak ematea da. Horrela hauek komunikatzeko tresna izatera pasatuko dira.

SaIoA 08/05/22

Saio praktikoan:

Gaur bakarrik saio praktikoa izan dugu. Honetan gure power point zehazten egon gara, efektuak gehitzen baita soinua sartzen ere. Egi esanda nahiko ondo gabiltza lana egiten, denbora aldetik, gainera diapositiba guztiak ditugu eginda.

Gaur, adibidez, hiperbinkuluak zehazten ikasi ditut, hau da, imajinan klikatzean testua agertzea lortu dut.

Amaitzeko, esan beharra dago, gaur gure azken saioa izan dela, eta teknologia hobeto erabiltzen ikasi dudala, orain badakit detaileak zehazten eta egiten.

miércoles, 21 de mayo de 2008

ArTiKuLuA

Ordenagailuak eskolan:

Gaur egun ordenagailuak edozein eskolan aurki dezakegu, haien erabilpena gero eta gehiago zabalduz. Baina batzuetan aurki gaitezke kurrikulumean eta praktikan informatika eta komunikabideen teknologien berdintasuna ez dela ematen.

Oso garrantzitsua da teknologiak metodologia barruan sartzen jakitea, hauen erabilera erronka bihurtuz. Honetarako irakaslearen prestakuntza garrantzitsua da, hauen bidez hezitzeko.
Jardueren planifikazioa teknologiekin oso ondo gidatuta eta planteatuta egon behar da. Ezin diegu ikasleei ordenagailuen aurrean utzi gidarik gabe, zer egin eta nola egin azaldu barik. Horregatik, irakasleak asko prestatuta eduki beharko du klasea, honek lan gehiago eraginduz.


Batzuetan ikasleak haien kabuz ordenagailuetan uztea ondo dagoela pentsatzen dugu, baina kontuan izan behar dugu gu garela hezitzaileak eta klase tradizional bat izango balitz bezala izango litzatekela, pausuak emanez. Argi geratu behar zaigu teknologiak bakarrik prozesuan laguntzeko baliabideak direla, ez oinarrizko osagaia, parte bat baizik.

Argi dago, gizartean gure metodologia moldatu behar dugula, bera berrizten den bezala. Informazioen bilaketa ez dugu soilik oinarritu behar liburuetan, teknologiez ere baliatzea ondo legoke.

Hau guztia irakasleen imajina aldatuko luke, ikuskatzailearen papera hartuz.

lunes, 19 de mayo de 2008

BiDeOa

Ariñoko eskola:

Ohituratuta gaude teknologia berriak herri garatuekin lotzen, hau da, hiriko eskola pribatu edo aberatsekin. Baina bideo honetan ikus dezakegu herri baten baserri-eskolak eman duen aurrerakada.

Teruel herrian dagoen eskola da, baina ez da konbentzionala, ez du besteek erabiltzen duten sistema erabiltzen. Bertan teknologia berrien oinarria ematen da, ikasgela digitalekin. Ez daukate ez libururik ez koadernorik bakarrik ordenagailuen bidez ematen da hezkuntza. Ikasle bakoitzak ordenagailu bat dauka tablet batekin, honen bidez gaia jarraitzen dute eta ariketak egiten dituzte.

Irakasleek internetetik materiala aukeratzen dute, haien unitatea eta programazioa prestatuz. Hau edukita eta gero euskarri informatikoaren bidez ikasleei pasatzen die. Ematen de prozesua oso paradoxikoa izan daiteke, gainera lehendabiziko imajinarekin ohituren haustura eragiten duela pentsa dezakegu. Baina harantzago joaten bagara, ikusi ahal dugu, idazketa, irakurketa, oinarrizko faktoreak, ere ematen direla. Testuingurua bakarrik aldatzen da, idazketa tabletan egiten dute, baita hortik irakurri ere. Gainera, ikaslearen autonomia gehiago lantzen da. Puntu hau garrantzitsua da oso, badirudielako gero eta ume alferragoak eta erosoagoak sortzen ari gara.

Esan beharra dago, irakaslearen lana handiagoa dela, haiek eguneroko klaseak eta materialak bilatu eta prestatu behar dituzte eta. Baina ezin gara geratu ikasteko prozesu bakar batekin, horregatik probatzea, ikertzea ondo datorkigu. Horretarako irakasle guztien parte hartzea beharrezkoa da.

Baina abantaila anitzak eduki arren, bere desabantailak ere ikusten ditut. Metodo tradizionalen galketa ere emango litzateke. Berriztatzea oso gauza ona da baina beti gehiegizkeria ez pasatuz. Beste desabantaila izango litzateke, ikusmenare ahalmena galdu ahal dela. Hainbeste ordu emanda ordenagailuaren aurrean, txarra izango litzateke umearen ikusmenarako.

Hau guztia kontuan izanda, nire ustez, prozesuak berriztatzen jarraitu behar diogu beti betiko moduekin nahastuz.

jueves, 15 de mayo de 2008

sAiOa 08/05/15

Saio teorikoan:

Gaurko saioa oso gogorra izan da. Klasea irakaslearekin eztabaida gogorra izan dugu eta.
Gaurkorako "Teknologia Berriak hezkuntza prozesuan txertatzen" gaia eman behar genuen, baina eztabaidaren ondorioz ezin izan dugu eman. Azkenean, lanak direla eta aurkezpena kentzea lortu dugu. Klasearen giroa oso larria izan da.
Bakarrik komentatu dugu komunikatzeko sistema berriak, bai gizartean bai komunikazio moduetan nola ematen diren. Harrigarria da eman den garapena .Kontuan izan behar dugu, eskola testuinguruan faktore batzuk garrantzitsuak direla, hain zuzen ere, ikerkuntza, administrazio eta irakaskuntza arloetan ematen direnak.

Oso argi daukat, irakasle eta ikasleen arteko harremanak ondo joateko, elkarrengan errespetua eman behar dela, eta hori klase guztietan islatu behar da.


Saio praktikoan:

Pasa den egunean egin genuen power pointarekin jarraitu dugu, soinua jarrita genuekanez, gaur denborak eta efektuak sartzen ikasi dugu. Nik horko zerbait menperatzen nuen baina ez nekiena zen efektuak elkartu ahal zenituztela. Gaur gure menperakuntza maila igo da. Amaitzeko, imaginak paketatzen ikasi dugu.

miércoles, 14 de mayo de 2008

BiDeOa

Teknologia edo metodologia:

Gure gizartea aurreratuz doa, honekin batera baliabideak eta teknologia. Garapen hau oso garrantzitsua da hezkuntzarako, gero eta espezializatua bihurtzen ari baikara. Baina, zertarako balio du baliabideen berrikuntza metodologia aldatzen ez bada?
Bideoan ikusi denez, irakasteko nahi dutena izan dezakete, baina irakasleak metodo berberarekin jarraitzen du. Badirudi ez dituela baliabideak aprobetxatzen.
Horregatik, irakasle guztiek daukagunaz kexatu beharrean, eskaintzen digutena hobeto aprobetxatu beharko genuke. Bizi garen munduan erabiltzeko material guztiak etengabeko berrikuntzan daude, hori dela eta, zergatik ez dugu, guk irakasleek metodologia berrituko??

Nire eskolan, metodologia ez da asko aldatu, klaseak nahiko magistralak dira, material gehiago eduki arren. Horrek hezkuntzaren atzerapena erakusten du.