Ariñoko eskola:
Ohituratuta gaude teknologia berriak herri garatuekin lotzen, hau da, hiriko eskola pribatu edo aberatsekin. Baina bideo honetan ikus dezakegu herri baten baserri-eskolak eman duen aurrerakada.
Teruel herrian dagoen eskola da, baina ez da konbentzionala, ez du besteek erabiltzen duten sistema erabiltzen. Bertan teknologia berrien oinarria ematen da, ikasgela digitalekin. Ez daukate ez libururik ez koadernorik bakarrik ordenagailuen bidez ematen da hezkuntza. Ikasle bakoitzak ordenagailu bat dauka tablet batekin, honen bidez gaia jarraitzen dute eta ariketak egiten dituzte.
Irakasleek internetetik materiala aukeratzen dute, haien unitatea eta programazioa prestatuz. Hau edukita eta gero euskarri informatikoaren bidez ikasleei pasatzen die. Ematen de prozesua oso paradoxikoa izan daiteke, gainera lehendabiziko imajinarekin ohituren haustura eragiten duela pentsa dezakegu. Baina harantzago joaten bagara, ikusi ahal dugu, idazketa, irakurketa, oinarrizko faktoreak, ere ematen direla. Testuingurua bakarrik aldatzen da, idazketa tabletan egiten dute, baita hortik irakurri ere. Gainera, ikaslearen autonomia gehiago lantzen da. Puntu hau garrantzitsua da oso, badirudielako gero eta ume alferragoak eta erosoagoak sortzen ari gara.
Esan beharra dago, irakaslearen lana handiagoa dela, haiek eguneroko klaseak eta materialak bilatu eta prestatu behar dituzte eta. Baina ezin gara geratu ikasteko prozesu bakar batekin, horregatik probatzea, ikertzea ondo datorkigu. Horretarako irakasle guztien parte hartzea beharrezkoa da.
Baina abantaila anitzak eduki arren, bere desabantailak ere ikusten ditut. Metodo tradizionalen galketa ere emango litzateke. Berriztatzea oso gauza ona da baina beti gehiegizkeria ez pasatuz. Beste desabantaila izango litzateke, ikusmenare ahalmena galdu ahal dela. Hainbeste ordu emanda ordenagailuaren aurrean, txarra izango litzateke umearen ikusmenarako.
Hau guztia kontuan izanda, nire ustez, prozesuak berriztatzen jarraitu behar diogu beti betiko moduekin nahastuz.
TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN
Ongi etorri nire Blogera!
Mostrando entradas con la etiqueta BIDEOAK. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de mayo de 2008
miércoles, 14 de mayo de 2008
BiDeOa
Teknologia edo metodologia:
Gure gizartea aurreratuz doa, honekin batera baliabideak eta teknologia. Garapen hau oso garrantzitsua da hezkuntzarako, gero eta espezializatua bihurtzen ari baikara. Baina, zertarako balio du baliabideen berrikuntza metodologia aldatzen ez bada?
Bideoan ikusi denez, irakasteko nahi dutena izan dezakete, baina irakasleak metodo berberarekin jarraitzen du. Badirudi ez dituela baliabideak aprobetxatzen.
Horregatik, irakasle guztiek daukagunaz kexatu beharrean, eskaintzen digutena hobeto aprobetxatu beharko genuke. Bizi garen munduan erabiltzeko material guztiak etengabeko berrikuntzan daude, hori dela eta, zergatik ez dugu, guk irakasleek metodologia berrituko??
Nire eskolan, metodologia ez da asko aldatu, klaseak nahiko magistralak dira, material gehiago eduki arren. Horrek hezkuntzaren atzerapena erakusten du.

lunes, 12 de mayo de 2008
BiDeOa
Hezkuntza Atzo eta Bihar:
Izugarria da gizartearen garapena, bai sozialki, bai ekonomikoki... baina aipagarria da ere, hezkuntzarekin loturiko garapena. Gero eta aurrerakuntza gehiago ematen ari denez, metodologiak aldaketa anitz izan ditu. Honen eragileak, teknologia berriak ezan dira. Hauek, gero eta baliabide gehiago aurketzen dituzte hezitzaileei baita informazio asko ikasleei ere.
Egia da, gaur egun erraztasun handiagoak dauzkagula ikasleak hezitzeko, horretarako aprobetxatu behar ditugu.
Baina irakasleak ba al gaude prest garapen honetan hezitzeko?Horretarako prestatu behar gara, ez bakarrik betidako edukiekin baizik eta egunean ateratzen diren baliabidekin. Argi geratu behar zaigu, mundua etengabeko aldaketan dagoela eta gu, irakasleek euren aldaketaz jabetu behar garela. Ez bagaude gu prest, nola hezituko dugu?

martes, 6 de mayo de 2008
IkUsItAkO BiDeOa
Web 2.0 La revolución social en internet:
Bideo honetan argi ikus dezakegu nola aurreratzen ari den interneta. Gainera sarea gero eta esparru zabalagoa hartzen ari da, erabiltzaileen nahiak eta desioei lehentasuna emanez. Gaur egungo gizarteak izugarrizko aurrerakada eman du, web 1.0 eta 2.0 ekin, interaktibitatea eta guztion parte hartzea areagotzen ari baita. Argi dago parte hartzaileak, hau da erabiltzaileek gero eta garrantzi handiago daukatela eta enpresak haiengan egokitu behar direla. Erabiltzaile pasibotik erabiltzaile aktibora pasatu gara, orain informazioa eskuratu ez ezik sortu ere egin ahal du. Gauzak jasotzeko erraztasunari lagunduz.
Argi dago, honek guztiak ondorio batzuk dakarrela, esate baterako,informazio tradizionalen iturrien galketa, prezioaren eroketa, kontsumitzaile kritikoak...Horregatik, nire ustez, ematen ari den fenomenoa aprobetzatu behar dugu gure burua hobeto informatzeko baina espero dut sareak daukan bideen gehiegizko kontsumoan eror ez gaitezen.

jueves, 24 de abril de 2008
IkUsItAkO BiDeOa
Irex Iliad (La sexta):
Badakigu, merkatuan gero eta baliabide gehiago ateratzen ari direla, baina benetan kontuan hartu behar duguna euren erabilgarritasuna da. Liburu elektronikoa, bere funtzio guztiak betetzen ditu, gainera erosotasunaren gakoa dauka. Abantaila moduan nabarmena da edozein lekutara eraman dezakezula.
Desabantailei dagozkionez, ohituren haustura dator. Beti bezala, elektronikako gauza berria ateratzeak tradizio batekin apurtzea dakar.
Amaitzeko esan beharra dago, asmakizun hau ez dela txarra, baina bai ohiko liburu, komunikabideekin konbinatu behar dugu. Esate baterako, ona da umeen pisua aurreztea liburu honekin, baina idazteko ohitura ez galduz.

Animator vs Animation:
Harrituta geratu naiz bideoa ikusten, oso bitxia baita. Gure aiton- amonek ikusiko balute, ez lukete sinetsiko. Teknologia berriek izugarrizko aurrerakada eman dute,hain handia ezen elementuak kontrajartzen baitira. Bideo honetan, ikus dezakegu marrazkiak egiten duena borrokatzen dela sortzen duen marrazkiarekin. Errealistaordea da oso, batik bat arauen kontra jotzea delako.
Ez dakit nora ailegatuko garen baina badirudi teknologia askatu dela eta ezin dela kontrolatu. Horregatik, erabilpena neurtu behar dugu,euren menpe inoiz egonez.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)