TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN

Ongi etorri nire Blogera!

jueves, 24 de abril de 2008

IkUsItAkO BiDeOa

Irex Iliad (La sexta):

Badakigu, merkatuan gero eta baliabide gehiago ateratzen ari direla, baina benetan kontuan hartu behar duguna euren erabilgarritasuna da. Liburu elektronikoa, bere funtzio guztiak betetzen ditu, gainera erosotasunaren gakoa dauka. Abantaila moduan nabarmena da edozein lekutara eraman dezakezula.

Desabantailei dagozkionez, ohituren haustura dator. Beti bezala, elektronikako gauza berria ateratzeak tradizio batekin apurtzea dakar.

Amaitzeko esan beharra dago, asmakizun hau ez dela txarra, baina bai ohiko liburu, komunikabideekin konbinatu behar dugu. Esate baterako, ona da umeen pisua aurreztea liburu honekin, baina idazteko ohitura ez galduz.

IkUsItAkO BiDeOa

Animator vs Animation:

Harrituta geratu naiz bideoa ikusten, oso bitxia baita. Gure aiton- amonek ikusiko balute, ez lukete sinetsiko. Teknologia berriek izugarrizko aurrerakada eman dute,hain handia ezen elementuak kontrajartzen baitira. Bideo honetan, ikus dezakegu marrazkiak egiten duena borrokatzen dela sortzen duen marrazkiarekin. Errealistaordea da oso, batik bat arauen kontra jotzea delako.

Ez dakit nora ailegatuko garen baina badirudi teknologia askatu dela eta ezin dela kontrolatu. Horregatik, erabilpena neurtu behar dugu,euren menpe inoiz egonez.

sAiOa 08/04/24

Saio teorikoan:

Gaurko saioan, jarraitu dugu teknologia berriek hezkuntzan dituzten eraginak komentatzen. Honekin hasi baino lehen, bideo bat ikusi dugu, education yesterday and tomorrow, eta eztabaida galanta eduki dugu, irakasleen etorkizunari buruz.
Badirudi teknologia berriekin klasea emateko metodologia aldatzen ari dela, baina ez dakigu noraino abiatuko den garapen hori.

Geroago, ezaugarriei buruz hitz egin dugu, komunikatzeko zabalkuntza, informazio prozesatzeko bidea... Gaur egun, gure klaseetan, informazioa eman ez ezik, umeei informazio hori ezagutza bihurtzera lagundu ere egin behar dugu. Hau guztia, teknologia berriak aplikatuz, bloggen, wiki,-en bidez lor dezakegu.

Amaitzeko, ematen ari diren aldaketeei buruz hitz egin dugu, komunikatzeko modu berriak, ezagutza berreraikitzeko bide berriak, balore berriak... Badirudi ez garela konturatzen , baina hezkuntzaren munduak izugarrizko aldaketa eman du, bakarrik bidean fijatu behar!

Saio praktikoan:

Bideoa sartu dugu gure blogan baita klaseko bloggen helbideak ere, horretarako diseinuan sartu behar izan gara eta "lista de vínculos"etan euren helbideak jarri ditugu. Saio honek, gure bloga barrutik gehiago ezagutzeko balio izan digu, ezaugarriak barneratuz.
Geroago lan praktikoari buruz hitz egin dugu, zer eta nola izango den azalduz.

miércoles, 23 de abril de 2008

BlOgGeN ApLiKaZiO DiDaKtIkOa

Oraindik gutxi hasi gara web2.0 eta blogen mundua ezagutzen eta harrigarria da oso.
Gure gizartearen analisia egiten badugu, ikus dezakegu interneta asko aurreratu duela, informazioa momentuan berrizten dugu baita programa berriak sortzen ari dira ere.
Aurrerapen honetan, guk garrantzi handia daukagu, aldaketetara moldatu behar baikara.

Blogaren kasuan, informazioa elkartrukatzeko balio du, gainera, komunikaziorako baliogarria izan daiteke. Web honetan, bloga zer den ikus dezakegu eta link batzuk daude blog desberdinak erakutsiz.

Gaur egun, teknologia berriak esparru desberdinetan aplika daitezke, guri dagokionez, hezkuntzan, gero eta erabilgarriago da, unibertsitatean informazioa elkarbana dezakegu, baita unitate edo materialak beste kideekin prestatu. Hemen dauzkagu blog batzuk hezkuntzara abiatuta daudenak:
Beste honetan, ikastetxe batean lantzen dena aurkezten da, promozionatzeko beste bide bat izan daiteke.


Esan beharra dago, blogek aberasteko balio dizkigula eta hori aprobetxatu behar dugu.

jueves, 17 de abril de 2008

sAiOa 08/04/17

Saio teorikoan:

Gaur, teknologia berriek hezkuntzan zelako eragina duten gaiari buruz eztabaidatu dugu.
Hauek izugarrizko eragina daukate, gainera gero eta nabarmenagoa da.

Klaseetan, noski, eragina hau ikusten ari da. Baina zer egin behar dugu irakasle moduan?
Klasean eman dugunez, irakaslearen papera/rola aldatzea eziznekoa da, guk irakasle moduan gure papera moldatu beharko dugu.
Honekin batera, eztabaidatu dugu, komunikazio ereduak bide berria hartu duela, espazio fisikoa zabalduz.

Esan dudanez, gaur egun, eragin anitz aurki ditzakegu: prozeduraren konfigurazio berria, gaitasun berrien sorrera, etengabeko formakuntzan egotea...

Saio praktikoan:

Gure bloga personalizatzen jarraitu dugu. Argazkia sartu dugu, eta web-ean dagoen erlojuen orria
, erlojutxo bat aukeratu dugu. Hau guztia egiteko, blogen konfigurazioan sartu behar izan gara, html/javaScript konfugurazioan sartuz, baita imaginen konfugurazioan ere.

jueves, 10 de abril de 2008

sAIoA 08/04/10

Saio teorikoan:
Web2.0 ri buruz hitz egin dugu, bere ezaugarriak eta helburuak aztertu ditugu.
Web 1.0 rekin konparatu dugu, aurretikoa zena. Biak erreminta bera izanik, garapen tekonologikoa eman dela ikus dezakegu.
Web 2.0 dinamikoagoa da.

Rss sistemari buruzko informazioa jaso dugu, sindikazioari buruz, apuntatzean talde bateko edo helbide horren partaidea bihurtzen garen, eta web desberdinei buruz hitz egin dugu:
Blog.idazteko
Flick:argazkiak jartzeko
Youtube: bideoak jartzeko


Saio praktikoan:

Bloga eman dugu, zer den, zer egin ahal den eta nola. Blog desberdinetan sartu ahal izan gara. Hauetan trasteatu eta blog bat sortu.

Blogan, hemendik aurrera, gure klaseko egunkaria idatziko dugu.