TEKNOLOGIA BERRIEN IBILBIDEA HEZKUNTZAN

Ongi etorri nire Blogera!

miércoles, 21 de mayo de 2008

ArTiKuLuA

Ordenagailuak eskolan:

Gaur egun ordenagailuak edozein eskolan aurki dezakegu, haien erabilpena gero eta gehiago zabalduz. Baina batzuetan aurki gaitezke kurrikulumean eta praktikan informatika eta komunikabideen teknologien berdintasuna ez dela ematen.

Oso garrantzitsua da teknologiak metodologia barruan sartzen jakitea, hauen erabilera erronka bihurtuz. Honetarako irakaslearen prestakuntza garrantzitsua da, hauen bidez hezitzeko.
Jardueren planifikazioa teknologiekin oso ondo gidatuta eta planteatuta egon behar da. Ezin diegu ikasleei ordenagailuen aurrean utzi gidarik gabe, zer egin eta nola egin azaldu barik. Horregatik, irakasleak asko prestatuta eduki beharko du klasea, honek lan gehiago eraginduz.


Batzuetan ikasleak haien kabuz ordenagailuetan uztea ondo dagoela pentsatzen dugu, baina kontuan izan behar dugu gu garela hezitzaileak eta klase tradizional bat izango balitz bezala izango litzatekela, pausuak emanez. Argi geratu behar zaigu teknologiak bakarrik prozesuan laguntzeko baliabideak direla, ez oinarrizko osagaia, parte bat baizik.

Argi dago, gizartean gure metodologia moldatu behar dugula, bera berrizten den bezala. Informazioen bilaketa ez dugu soilik oinarritu behar liburuetan, teknologiez ere baliatzea ondo legoke.

Hau guztia irakasleen imajina aldatuko luke, ikuskatzailearen papera hartuz.

No hay comentarios: